Repsol gidako eguzkitxo bat jaso du Zartagi Ostatuak

Ataria 2026ko martxoaren 24a

Diego Sorarrain sukaldaria eta arduraduna Zartagi Ostatuaren aurrealdean. A. A. A.

Udaberriko eguzkitxoak banatu ditu Repsol gidak, eta Baliarraingo Zartagi Ostatua da izendapena jaso duenetako bat. Gipuzkoan, guztira, zortzi jatetxek jaso dute saria txanda honetan.

Baliarraingo Zartagi Ostatuak Repsol gidako eguzkitxo bat izango du aurrerantzean. Udaberriko garaikurrak banatu ditu gastronomia gidak, eta Baliarraingo ostatuaz gain, guztira, beste zazpi toki saritu ditu txanda honetan Gipuzkoan.

Diego Sorarrain sukaldaria da ostatuko arduraduna, eta garaian garaiko produktuekin euskal errezeta tradizionalak prestatzen ditu «abangoardia eta ukitu berritzaileekin». Eskaintza gastronomikoaz gain, «jasangarritasuna sustatzeko» proiektu bat ere badu martxan, izan ere, jatetxeko jakien hondakinekin txerriak eta ahuntzak elikatzen ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!