VIII. Ataria Pilota Topaketako finalak gaur

Ataria 2024ko ekainaren 29a

Gaur, goizeko 10:00etan hasita, VIII. Ataria Pilota Topaketaren finalak izango dira jokoan Baliarraingo Atari Soro pilotalekuan. Zazpi final ikusteko aukera izango da, eskuz zein palaz.

Finalen ordena:

  1. Benjaminak B, eskuz
    • Txulobiko Imaz eta I. Aburuza adunarrak
    • Zazpi Iturriko Nazabal baliarraindarra eta Zuriarrain amezketarra
  2. Benjaminak A, eskuz
    • Behar Zanako Zufiria eta Landa billabonatarrak
    • Tolosa elkarteko Altuna berrobitarra eta Eskudero tolosarra
  3. Benjaminak-Alebinak neskak, eskuz
    • Albizturko pilota eskolako Aizpurua albizturtarra eta Otsabioko Olariaga lizartzarra
    • Intxurreko Garcia alegiarra eta Albizturko pilota eskolako Pinto albizturtarra
  4. Benjaminak-Alebinak, palaz
    • Bidania-Goiazko pilota eskolako U. Aburuza eta U. Lasa bidaniarrak
    • Ziotzako Odriozabala zizurkildarra eta Behar Zanako Elosegi billabonatarra
  5. Alebinak, eskuz
    • Zazpi Iturriko Artola eta Gorostidi amezketarrak
    • Zazpi Iturriko Arteaga eta Nazabal baliarraindarrak
  6. Infantilak, palaz
    • Intxurreko Ormaetxea orendaindarra eta Elduaien altzotarra
    • Behar Zanako Ortiz de Murua zizurkildarra eta Txulobiko X. Aburuza adunarra
  7. Infantilak, eskuz
    • Behar Zanako Zufiria eta Larrarte billabonatarrak
    • Behar Zanako Illarramendi aiarra eta Txulobiko Navarro adunarra

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!