Parkeak berritu dituzte

Ataria 2022ko otsailaren 10a

Baliarraingo Udalak herriko bi parkeak berritu ditu. Zahartuta zeudela esan du Juan Mari Iturrioz alkateak: «Lurrak altxatuta, eta egoera txarrean zeuden. Haurrentzako arrisku puntu bat ere bazuten, eta berritzea erabaki genuen».

Oraindik erabat bukatzeko badaude ere, «oso gustura» daudela adierazi du, eta haurrak ere pozik dabiltzala. Asmatu dutelakoan daude udal ordezkariak, eta dagoeneko haurrek estreinatu dutela parkea kontatu du. Diru laguntza lortu du udalak parkeak berritu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!