Aire Ahizpekin hasitakoak jarraipena izango du

Eneritz Maiz Etxarri 2021ko urr. 19a, 07:57

Baliarrainen kontzertuarekin hasi dute Udazken Kulturala eta abenduaren 12a bitarte luzatuko dituzte ekitaldiak.

Baliarraingo Udalak Bizipoza kultur batzordearekin eta Zartagi guraso elkartearekin batera antolatu du Udazken Kulturala. Larunbatean eman zioten hasiera, eta Aire Ahizpen kontzertua izan zuten plazan.

Larunbateko festa giroa albo batera utzi, eta ostegunean, hilaren 21ean, sahararrek bizi duten egoeraren berri izateko aukera izango dute. Mendebaldeko Sahara: Zer gertatu da? Zer gertatzen ari da? hitzaldia eskainiko dute balio anitzeko gelan.

Urriaren 31n, berriz, Gau Beltza ospatuko dute, eta herritarrei gonbidapena luzatu diete Zartagi guraso elkartetik.

Azaroaren 7an, igandean, beste kontzertu bat izango da Baliarrainen, 19:00etan. Kasu honetan, Esanezin bakarlaria igoko da oholtza gainera. Altzagarateko Ianire Aranazabe da emanaldia eskainiko duena, eta kontzertura joan nahi dutenek tokia erreserbatu beharko dute.

Azaroaren 11n, ostegunean, 19:00etan, eskualdean martxan jarri duten Lurtaro elkartearen berri emango dute: Tolosaldea eta lekuko elikagaiak landuz, elikagai subiranorantz.

Azaroaren 20an, berriz, Cromlech antzezlana ikusteko aukera izango da, eta abenduaren 12an, aldiz, Kokedama ikastaroa egingo dute, landareak landatzeko teknika japoniarra ikasiz.

UDAZKEN KULTURALA

Urriak 21, osteguna
19:00. Mendebaldeko Sahara: Zer gertatu da? Zer gertatzen ari da? hitzaldia izango da, balio anitzeko gelan.

Urriak 31, ostirala
Gau beltza ospatuko dute herritarrek, guraso elkarteak antolatuta.

Azaroak 7, igandea
19:00. Esanezin (Altzagarate) bakarlariaren kontzertua. Aurretik tokia erreserbatu beharko da.

Azaroak 11, osteguna
19:00. Lurtaro elkartea: Tolosaldea eta lekuko elikagaiak landuz, elikagai subiranorantz, hitzaldia.

Azaroak 20, larunbata
Evaren alabak taldearen Cromlech antzezlana ikusteko aukera.

Abenduak 12, igandea
Kokedama ikastaroa izango da. Landareak lantzeko teknika japoniarra da, eta goiz osoan zehar egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!