Baliarraingo irakurle taldeko lehen liburua, Amurizaren 'Basa'

Ataria 2021eko otsailaren 3a

Martxan da berriz ere Baliarraingo Irakurle Taldea. Urtaro bakoitzeko liburu bat irakurtzeko asmoa dute, eta lehena Miren Amurizaren Basa liburua izango da.

Baliarraingo irakurle taldea iaz hasi zen, eta 2021ari begira, urtaroko liburu bat irakurri eta hari buruzko sentsazioak, hausnarketa eta bestelakoak elkarrekin partekatzeko asmoa dute.

Hasteko Miren Amurizaren Basa irakurriko dute, eta martxoaren erdi aldera elkartu eta komentatzeko intentzioa dute. Udaberrirako, berriz, Amets Arzallusen Miñan aukeratu dute.

Herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte, eta herriko liburutegitik egingo da behar diren liburuen eskaera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!