Zuri-beltzeko argazkia, koloretan

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko abuztuaren 19a

1915. urteko argazkia da Baliarraingo pilotalekuko pareta batean margotu dutena. Nexgraff, Aitor eta Nextor Otaño aita-semeek egin dute.

Baliarraingo Udalak eskatuta margotu da 1915. urteko herriko argazkia pilotalekuaren atzealdeko paretetako batean. Iazko urte amaieran herrian eginiko parte hartze prozesuan ateratako eskariari tiraka hartu du gorputza muralak, egun gutxitan. Atzo amaitu zuten.

Aitor eta Nextor Otaño aita-semeek dira, Nexgraff sinaduraren atzean daudenak. Asteburuan hasi zuten lana, eta egun gutxitan amaitu dute. Udaletik adierazi dutenez, 10:00ak aldera hasi eta eguzkia ezkutatu arte aritu dira lanean Baliarrainen. Atzo arratsaldean azken ukituak eman, eta bukatutzat eman zuten lana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!