Koronabirusa

"Oso gustura aritu gara"

Tolosaldeko Ataria

Aristerrazu Zuzenean Facebook-eko orriaren egitasmoan parte hartu dute Josu Albisuk trikitiarekin eta Amets Arteagak panderoarekin. Baliarrainen dute bizilekua, eta bere etxetik eskaini dute erromeria saioa.

Albisu eta Arteaga senar-emazteak dira. "Jendea ez zegoenez aurrean, espero baino soltura handiagoarekin aritu naiz. Ondoan konfiantzazkoa zen, eta gustura. Josu ere ondo aritu da, beraz, orokorrean oso gustura", esan du Arteagak.  Denbora zeramakien jende aurrean aritu gabe Arteagak. Albisuk, bere aldetik, saio jakin batzuk egin ohi ditu urtean zehar. "Noizbait arituta geunden elkarrekin, baina mikrofonorik gabe. Beraz, saiorako egin dugun prestaketa polita izan da, eta gure umeek hori ikusi ahal izatea ere ederra izan da", esan du Arteagak.

Esperientzia bitxia izan dela esan du Arteagak: "Ez genekien zenbat jende zegoen, edota azkarregi zoazen eta jendeak ezin duen dantza egin erritmo horretan. Alde horretatik, pieza bukatuta pixka bat hotz geunden, ez genekiela zenbat itxoin behar genuen hurrengoa hasi aurretik". Hori bai, herritarren animoak jaso dituzte saioa bukatu eta gero. Gainera, bozgorailu batzuk jarri dituzte herrian, eta entzun ahal izan da. "Alkateak esan digu, ez dakiela festarik egiteko nolako aukera izango den, baina gurekin kontatzen duela erromeriarako", esan du Arteagak.

Erlazionatuak

Aristerrazuko erromeria Baliarraindik

Tolosaldeko Ataria 2020 mai 03 Baliarrain

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!