Zartagi guraso elkarteak antolatutako udako festan, erromeria izan dute iluntzeko bizigarri eta Euskal Herriko garagardo artisauak dastatzeko aukera eduki dute. Afaltzeko norberak eraman behar izan du jatekoa, eta antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarri dituzte. Afalostean, erromeriarekin jarraitu dute eta herriko bakarlariek bertara gerturatutakoen belarriak goxatu dituzte hainbat abestirekin.