Baliarrainen ez dakite alkatea nor izango den

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Bost herritarrekin osatutako Auzolanean Bizirik zerrenda da.

Maria Victoria Garmendia Oyarbide, Juan Maria Iturrioz Goñi, Jaione Olano Echeverria, Andoni Olano Manzano eta Josu Ozaita Azpiroz dira Auzolanean Bizirik zerrendako kideak. Beraiek izango dira datozen lau urteetan udalean kargua izango dutenak. Alkatea zein izango den, ordea, datozen egunetan erabakiko dute.

62 boto jaso dituzte, eta zuri 1. Pertsonak bozkatzen dituzte eta 57 boto izan dira Jaione Olanorentzat eta 56, Andoni Olanorentzat. Atzetik, Josu Ozaitak 46, Maria Victoria Garmendiak 45 eta Juan Mari Iturriozek, 43.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!