Elikaduratik, kulturatik haina

Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko azaroaren 12a

Hilabete kulturala antolatzen ari dira Baliarrainen, eta gaur eguerdian, janari egin diote txokoa sabelean herritar ugarik. Harkaitz elkartean ospatu dute txerri jatea, kontzertu eta guzti.

Ostiralean eman zioten hasiera hilabete kulturalari, eta asteburu hau bezala, datorrena ere, adin guztietako herritarrentzako ekitaldiz betea dator. Gaur, esaterako, txerri jatea ospatu dute, Harkaitz elkartean. Honakoa izan da asteburuko ekitaldi nagusia, eta 50 pertsona inguru bildu dira elkarteko mahaien inguruan, bazkaltzeko asmoz. Txerria dastatu baino lehen, sabela odolkiz betetzeko eta zintzurra sagardoz, ardoz edota urez bustitzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Baina, txerri jatea ez da gaurko kontua soilik. Izan ere, atzo antolatutako tailer batean prestatu zituzten gaur jandako odolkiak, jende ugarik egiten du etxean, baina beste askok ez dakite nola egiten den, eta hori ikusteko aukera eskaintzea zen helburua. Bazkariaren ondoren, herrian egiten diren ikastaroetan musika instrumentuak ikasten ari diren herriko gaztetxoek emanaldia eskaini dute. Horrela, piano, gitarra nahiz biolinak entzuteko aukera izan dute helduek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!