Baliarraingo Andramariak 2017

Helduak mahaiaren bueltan, eta haurrak bueltaka jolasean

Ataria 2017ko abuztuaren 13a

Baliarrainen ere, Andra Mari festak ospatzen ari dira asteburuan. Gaur dute bigarren eguna, eta goizeko ekitaldiak amaitzerako hasi dira paella jatearekin. Segidan, haurren jolasleku bihurtu da Atari soro pilotalekua.

Gaurkoa egun handia da Baliarrainen. Era guztietako ekintzak prestatu dituzte andramarietako bigarren egunerako. Festak atzo hasi baziren ere, goizean, haurren pilota partidak ikusi eta zalgurdian ibiltzeko aukera izan dute. Ondoren, paella jatean bildu dira herritar gehienak. Herriko plazan batzuk, eta ondoko arkupean, besteak. Azkenburukoa jan orduko nabaria zen festa gosea, orduan hasi baitira kantu herrikoiak abesten.

Haurrek, ordea, kanturako ez, baizik eta jolaserako gosea zuten. Horrela era guztietara jolas egin ahal izan dute herriko frontoian. Futbolean edota palan aritu dira batzuk, beste batzuk zezenaren gainean jartzen ausartu dira, eta azken batzuk, berriz, puzgarrietan jauzika ibili dira. Arratsaldeko beste jarduerak, txapel jaurtiketa lehiaketa eta zaldi doma erakustaldia izango dira. Jarraian, sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da, gauean, Xabier Solanok, bakarka eskainiko duen kontzertuaren aurretik. Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!