Salgai daude Baliarraingo txekor jaterako txartelak

Ataria 2016ko apirilaren 8a

Iazko txekor jatearen une bat.

Maiatzaren 1ean izango da bazkaria, eta txartelak Zartagi jatetxe-aterpetxean eskuratu daitezke.

Txekor jatea, ohi bezala, Atari Soro pilotalekuan egingo da, 14:00etan hasita, eta txartelak 25 euro balio ditu. Apirilaren 24a arte egongo dira salgai, eta antolatzaileek epea errespetatzea eskatu dute, antolaketa lanetarako garrantzitsua dela eta.

Bestalde, gogora ekarri dute Aramako lorezalea ere frontoiaren inguruan izango dela goizean zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!