Zirkoaz gehiago ikasi dute Baliarrainen

Ataria 2014ko azaroaren 22a

Udazken Kulturala ari dira ospatzen Baliarrainen, eta gaur zirko tailerra izan dute herriko txikienek.

Adin guztietako haurrek zirkoaz gehiago ikasi ahal izan dute, eta horretarako Ipotx izan dute lagun. Era ezberdinetako ariketak egin dituzte, gurasoen begiradapean, erabilera anitzeko gelan.

Kultur ekitaldiekin amaitzeko bihar izango dute azken eguna, eta 11:30ean, erretirodunentzako hamaiketakoa izango da Zartagi jatetxean. Mezaren ostean, 14:00etan, babarrun jatea izango dute Harkaitz elkartean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!