Baliarrain

Ataria irratia zuzenean aritu da Baliarraindik

Ataria 2014ko maiatzaren 16a

Alegialdean burutu duen kanpainari amaiera emateko Tolosaldeko Atariak zuzeneko irratsaioa egin du Baliarraindik. Udaletxeko batzar aretotik herriko hainbat protagonista pasa dira.

Martzelino Dorronsoro, azkeneko 19 urteotan Baliarraingo alkate denak zabaldu du irratsaioa. Atzetik etorri dira herriko umeak eta Zartagi Guraso Elkartean parte hartzen duten bi lagun. Edurne Jauregi eta Jon Garmendia baserritarrek ere euren bizimoduaren berri eman diute. Bi kirolari gonbidatu ditugu gure estudio ibiltarira: Eneko Garmendia lokotx biltzen eta futbolean aritzen den gaztea eta Arkaitz Arteaga segalaria. Larraitz Alonso, herrian ile apaintzaile gisa aritzen den lagunak hitz egin digu eta gure gonbidatu zerrenda osatzeko, Aitziber Olaizola festa batzordeko kidea izan dugu gure artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!