XVI. Euskal Herriko Mendi Duatloia Zirkuitua irailaren 19an jarriko dute martxan, Asteasun. Azaroaren 28ra bitarte, bederatzi lasterketa izango dira. Bizikletaz eta korrika egiteko aukera, eskualdean, Asteasun, Ibarran, Bidania-Goiatzen eta Adunan egongo da. Lasterketetan izena emateko epea zabalik dago, mendiduatloia.eus webgunean.
Eskualdeko lau probez gain, Zarautzen, Durangon, Kanpezun, Aian eta Idiazabalen jokatuko dira mendi duatloi lasterketak. Azken proba hau, Idiazabalgoa, azaroaren 14an jokatuko da, eta Euskal Herriko Txapelketa izango da.
Egutegia:
- Irailak 19, Asteasu.
- Irailak 26, Zarautz.
- Urriak 3, Durango.
- Urriak 17, Kanpezu.
- Urriak 24, Aia.
- Urriak 31, Ibarra.
- Azaroak 14, Idiazabal (Euskal Herriko Txapelketa).
- Azaroak 21, Bidania-Goiatz.
- Azaroak 28, Aduna.