Asteasuko Santamañan aurreko asteburuan egin zituzten lehenengo ospakizunak, baina gaurtik igandera bitarte egingo dituzte festa nagusiak. Eguerdian egin dute jaien hasierako txupinazoa. Suziriak bota eta ermitako kanpaiari eragitearekin batera, Tranpazulok kanpandorrerako bidea hartu du. Han egongo da igandera arte.
Gaurko egitaraua herri bazkariarekin osatuko da. 70 lagun inguru elkartuko dira bazkaltzeko, eta bertan prestatutako paella jango dute. Arratsaldean bertsolariak eta trikitilariak ariko dira.
Hau da gaurko egitaraua:
- 14:30. Herri bazkaria.
- 18:30. Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Oibar Olano.
- Arratsaldean eta gauean. Ostolaza eta Larrañaga.