60 pertsona orientazio proban

Ataria 2026ko uztailaren 13a

Bi orduko orientazio proba hasi aurretik, parte hartzaileek azalpenak jaso zituzten.

Santamañako VI. Orientazio Proba egin zuten larunbatean, eta guztira 60 pertsona izan ziren. Bakarrik, binaka edo taldeka parte hartu zitekeen, eta bi orduko proban 11 izan ziren parte hartzaileak, eta hiru ordukoan 20.

Antolatzaileek parte hartze handiagoa espero zuten, baina egun horretan egindako beroak atzera bota zituen parte hartzeko asmoa zuten batzuk. «Etorri direnak gustura aritu dira, eta errepikatzeko asmoa dutela azaldu dute», esan du antolakuntzak. Bestetik, beroa zela-eta antolakuntzakoek ura eraman eta jarri zuten hainbat puntutan, eta hori eskertu zuten parte hartzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!