Gabirondo urnietarrak sasoiko dagoela erakutsi du goizean Asteasuko Bulano baserriko lurretan izandako lehian. Ohiko eran izan da txapelketa, hau da, ordubetean zeinek belar kilo gehiago moztu. Gabirondok 1.762,50 kilo moztu ditu, eta hortaz, berak jantzi du txapela. Gaurko lehian bigarren postuan Mikel Lizartza tolosarra sailkatu da (1610,50 kilo), eta hirugarren, berriz, Oier Urkola anoetarra izan da (1512,50 kilo).