Santamaña auzoko festak ostiralean abiatu baziren ere, datorren ostiralean lehertuko dute suziria. Hala ere, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan da egunotan. Gaur, esaterako, Santamaña Kros Igoerako hogeita laugarren edizioa izan da jokoan, eta guztira, 90 parte hartzaile izan dira.
Asteasuko plazatik irten dira lasterkariak, 10:30etan, eta herrigunean bi itzuli eman ostean, Santamaña ermitako bidea hartu dute. Herrigunean ez ezik, bidean zehar hainbat herritarren animoak eta txaloak jasotzeko aukera izan dituzte parte hartzaileek. Ermitara iristen azkarrenak ordea, Aitor Regillaga (29:22) eta Rebeca Mariño (36:37) izan dira.
Hona hemen sailkapenak:
- Gizonak
- Aitor Regillaga, 29:22
- Eneko Garin, 29:32
- Jokin Bellido, 29:49
- Emakumeak
- Rebeca Mariño, 36:37
- Amaia Insausti, 37:06
- Itziar Ibarbia, 37:13
- Lehen herritarrak
- Iosu Mujika, 31:27
- Maialen Otegi, 43:39