Santa Marinaren omenez, Santamaña elkartearen, Goiballarako bizilagunen eta Asteasuko Udaleko festa batzordearen artean jaiak antolatu dituzte, uztailaren 10etik 19ra izango dira festak, bi asteburutan.
Hau da egitaraua:
- Uztailak 10, ostirala
- 22:00. Santamañako XXIX. Mus Txapelketa.
- Uztailak 11, larunbata
-
- VI. Orientazio proba herrikoia.
- 16:30. Proba handia.
- 17:30. Proba txikia.
-
- Uztailak 12, igandea
- 10:30. Santamañako XXIV. Kros Igoera.
- Uztailak 17, ostirala
- 14:00. Txupinazoa.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 18:30. Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Oibar Olano.
- Arratsaldean eta gauean. Ostolaza eta Larrañaga.
- Uztailak 18, larunbata
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Hamaiketakoa.
- Jarraian. Herri kirolak.
- Ondoren. Irazu eta Peñagarikano bertsolariak, eta Izer, Alabier eta Laja II trikitilariak.
- 17:30. Kalejira.
- Gauean. Izer eta Alabier.
- Uztailak 19, igandea
- 12:00. Haur jolasak.
- Jarraian. Toka txapelketa.
- Ondoren. Astiasaran eta Andonegi trikitilariak.
- 17:30. Gazteen harri-tira saioa.
- Arratsaldean eta gauean. Astiasaran eta Andonegi trikitilariak.
- Ondoren. Tranpazuloren jaitsiera.
Orientazio proba larunbatean
Uztailaren 11n VI. Santamaña orientazio proba egingo dute. Bi proba egingo dituzte: handia 16:30ean abiatuko dena eta gehienez hiru ordutan egin beharrekoa; eta txikia, 17:30ean hasi eta bi ordutan gehienez egin beharrekoa. Proba bakoitza baino ordubete lehenago egin beharko da izen ematea. 12 urtetik beherakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta hortik gorakoek 7 euro. Jasotako dirua, Fibromialgia Abordatzen proiektura bideratuko da.
Adin guztietako pertsonentzat egokitua izango da mendiko orientazio proba; ez da esperientzia behar eta norberak nahi duen mailan parte hartu ahal izango du. Taldeka edo bakarka parte hartu daiteke eta 12 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egin beharko dute bidea.
Kros igoera igandean
Santamañako XXIV. Kros Igoera egingo dute datorren uztailaren 12an, 10:30ean hasita. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, zortzi e uro ordainduta Rockthesport.com helbidean. Zazpi kilometroko luzera duen ibilbidea da egin beharrekoa: herrian bi itzuli eman eta ondoren igoko dira Santamañara. Orain arteko edizioetan hauek dira egindako denbora onenak: Eneko Garin 28'37'' eta Maria Ordoñez 34'37''. Aurten errekorra jartzen dutenentzat sari bereziak izango dira.
Gainerakoan honako sariak banatuko dituzte: lehenengo emakumezko eta gizonezkoentzat 120 euro; bigarrengoentzat 90 euro; eta hirugarrengoentzat 60 euro. Parte hartzaileen artean bestelako sari batzuk ere zozkatuko dira eta hamaiketako emango zaie.
Herri bazkarirako izen ematea
Uztailaren 17an, Santa Marina egunaren bezperan, herri bazkaria egingo dute elkartean. Sarrerako hotzak, paella, kostilla, postrea, kafea eta kopa izango dira menuan. Helduek 30 euro eta 12 urtera artekoek 18 euro ordaindu beharko dituzte. Joateko asmoa dutenek uztailaren 14a baino lehen eman beharko dute izena honako telefonoetara deituta: 686 788 260 (Josefina) edo 649 506 825 (Arkaitz).