Festen balorazioa egiteko bilera egingo dute

Ataria 2026ko uztailaren 3a

Uztailaren 8an ikus-entzunezko gelan elkartuko dira 19:00etan. Galdetegi bat ere zabaldu du udalak festen balorazioa egiteko.

Asteasuko festen balorazioa egiteko bilera irekia egingo dute uztailaren 8an, 19:00etan ikus-entzunezko gelan. Udalak herritarrak animatu ditu parte hartzera.

Bestalde, galdetegi bat ere zabaldu dute festen balorazioa egiteko. Jai batzordeak jasotako iritzi eta ekarpenak aztertuko ditu eta horietan oinarrituta datozen urteetarako hobekuntzak landuko ditu

Bide batez, Asteasuko Udalak eskerrak eman dizkie sanpedroak aurrera ateratzeko lanean aritu diren guztiei. «Zuen konpromisoari eta egindako lanari esker gozatu ahal izan ditugu beste urte batez jai hauek».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!