Laster hasiko dira San Pedro festak Asteasun, eta herritar guztiak jai giroaz gozatzera gonbidatuta daude. Festa hauek herritik eta herritarrentzat antolatzen dira, baina alaitasuna eta giro ona bermatzeko ezinbestekoa da elkarrekiko errespetua eta ardura izatea.
Argi adierazi zuten atzo bildurikoek Asteasuk ez duela inolako erasorik onartzen: ez jaietan, ezta urteko beste edozein egunetan ere. Horregatik, herritarrei beren jarrera eta ekintzen erantzule izateko deia egiten zieten, «guztion ardura baita jaiak inklusiboak, seguruak eta atseginak izatea».
Edonola ere, San Pedro jaietan «jazarpenik eta indarkeriarik gabeko herri more baten aldeko konpromisoa» berretsi zuen Asteasuk.