Igerilekuan bete beharreko arauen berri eman du udalak

Ataria 2026ko ekainaren 15a

Igerilekuko arauak errespetatu eta zentzuz jokatzeko deia luzatu du udalak. Irailaren 6ra arte egongo da irekita Asteasuko igerilekua.

Joan den larunbatetik zabalik dago Asteasuko udal igerilekua. Egunero 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Irailaren 6ra arte emango dute zerbitzua.

Aurten ere, Neo izeneko enpresa arduratuko da instalazioen kudeaketaz. Igerilekuan eta inguruan giro atsegina, segurua eta errespetuzkoa bermatzeko ohartarazpena egin du udalak; erabiltzaile guztiek bete beharko dituzten arauak zehaztu ditu.

Betebeharrak:

  • Igerilekuko aforoa 513 pertsonakoa da.
  • Abonua izateak ez du igerilekurako sarrera ziurtatzen.
  • Sorosle eta bertako langileen esanak jarraitzea ezinbestekoa da.
  • Instalakuntzak zaindu eta hauen segurtasun neurriak errespetatu.
  • Ur-gunean ezingo da kaleko arropa edo oinetakoekin sartu.
  • Aldagelak baldintza onetan mantendu, eta uraren gehiegizko erabilera ekidin.
  • Ezin da instalakuntzan animaliarik sartu, salbuespenezko kasuetan izan ezik.
  • Debekatuta dago erretzea.
  • Bainua hartu baino lehen dutxatzea derrigorrezkoa da.
  • 13 urtetik gorakoak bakarrik joan daitezke igerilekura.
  • 9 urte bitarteko haurrak beti heldu baten ardurapean sartuko dira ur-gunera, baita dutxatzera ere.
  • Igeri ez dakiten haurren kasuan, adinari dagozkion flotagailuak erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Korri egitea edo bultzatzea debekatuta dago; igerileku inguruan oinez ibili behar da.
  • Debekatuta dago arriskua edo kaltea sor dezaketen elementuak erabiltzea (pilotak, puzgarriak...).
  • Ezin da joko arriskutsurik egin (adibidez, pertsona bat hondoratu).
  • Ezin da beirazko ontzirik edo hautsi daitekeen beste materialik sartu.
  • Instalakuntzetara ezin da mahairik sartu.
  • Erabil itzazu paperontziak eta ez bota zakarrik lurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!