Asteasuko San Pedro jaiak 2026

Herri afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Ataria 2026ko ekainaren 15a

Kultur etxean ostegunera arte egongo dira salgai ekainaren 28ko herri afarirako txartelak. 17:00etatik 19:30era eskuratu ahal izango dira, eta ordainketa eskudirutan egin beharko da.

Asteasuko jaien barruan ekainaren 28an herri afaria egingo da. Parte hartu nahi duten herritarrek txartelak eskuratu beharko dituzte ekainaren 18a baino lehen. 17:00etatik 19:30era kultur etxean izango dira txartelak salgai, eta eskudirutan egin beharko da ordainketa.

Haurrentzako menua eta helduentzako menua prestatuko dituzte, eta beganoentzat eta zeliakoentzat aukera ere egongo da. Hamabi urtera artekoek 12 euro ordaindu beharko dituzte; 12 eta 18 urte artekoek 20 euro; eta hortik gorakoek 25 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!