Igerilekurako bonu gabe geratu diren herritarrei deia luzatu die udalak

Ataria 2026ko ekainaren 10a

Asteazkenean eta ostegunean, bonu gabe geratu ziren herritarrek izena eman dezakete udaletxean. Haien egoera aztertuko du gero udalak.

Asteburu honetan zabalduko ditu asteak Asteasuko igerilekuak. Bertarako bonu guztiak agortuta daudela jakinarazi dute. Hala ere, hainbat herritar kanpoan geratu direla ikusita, udalak haien egoera aztertu nahi duela esan du.

Horretarako, gaur eta bihar, ekainaren 10ean eta 11n, interesa duten pertsonen izenak jasoko dira udaletxean, 09:00etatik 14:00etara.

Interesdunen zerrenda ostiralean aztertuko da, eta ondoren emango zaie erantzuna interesdunei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!