Jantzi dituzte txapelak Aiztondo Pilota Topaketan

Ataria 2026ko apirilaren 19a

Asteasuko Usarrabi pilotalekuan jokatu zituzten atzo arratsaldean XXVII. Aiztondo Pilota Topaketako finalak.

Usarrabi pilotalekua bete egin zen XXVII. Aiztondo Pilota Topaketako finalak ikusteko. Guztira lau final jokatu ziren, denak eskuz binaka. Lehenengo partidan, aurrebenjaminetan, Arrastoa-Arroyo (Amasa-Villabona) bikoak irabazi zuen 16-15 Sansiñena-Aranzabe (Alkiza) bikoaren aurka. Partida oso borrokatua izan zen, oso polita, eta azken tantoan erabaki zen. Benjamin mailako partida ere berdindua eta polita izan zen, eta Aburuza-Elola adunarrek irabazi zuten 16-13 San Sebastian-Eizmendi alkizarren aurka. Alebin mailakoa ere lehiatua izan zen, eta atzelariek izan zuten protagonismo handiagoa. Queralt-Traore bikoak (Amasa-Villabona) izan ziren irabazleak, 16-14 gaindituta Sansiñena-Agirrezabala bikoari (Alkiza). Azken partidan, infantil mailakoan, Behar Zana elkartean dauden Lertxundi (Asteasu) eta Urruzola (Alkiza) bikoak 18-8 irabazi zion Ziotza elkarteko Ibarbia (Zizurkil) eta Txulobi elkarteko Barriola (Aduna) bikoari.

Sariak ematen Xabier Roteta Asteasuko Kirol zinegotzia, Iker Ruiz Adunako pilota eskolako ordezkaria eta Iñaki Esnal Larraulgo pilota eskolako ordezkaria aritu ziren. Epaile lanetan Iñaki Lizaso Behar Zana elkarteko ordezkaria eta Iker Ruiz aritu ziren. Aurkezpen lanetan Aitor Sorarrain Alkizako pilota eskolako ordezkaria aritu zen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!