Teresa del Valle oroituko dute urriaren 9an

Ataria 2025eko urriaren 9a

Urriaren 9an, Donostiako San Telmo museoan omenaldia egingo diote Asteasun bizi izandako antropologo eta irakasleari.

Asteasun bizi izan zen Teresa del Valle ikerlari eta antropologo feminista zendu zen joan den apirilaren 8an. Emakumearen eta genero sistemen arloan ekarpen akademiko handia egin zuen eta aitzindarietako bat izan zen antropologia feminista Euskal Herrira ekartzen: EHUko Emakumearen Ikerketa Mintegiaren sortzaile eta buruetakoa izan zen.

Orain, EHUko AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak eta Ankulegi, Antropologia Euskal Elkarteak antolatuta, omenaldia egingo diote Donostian, urriaren 9an San Telmo museoan 18:00etan hasita.

Gurutzatzen diren memoriak izenburua jarri diote jardunaldiari eta honako egitaraua izango du. Tartean Jaime Altuna billabonatarrak eta Jexux Mari Irazu larrauldarrak parte hartuko dute:

  • Irekiera: Jone M. Hernández
  • Mahai-ingurua: Ikertzailea eta gizartearekin konprometitua. Julen Zabala (EHU), Ifor Elordui eta Ane Elordi (AEK), Arantza Ugartetxea (Eusko Ikaskuntza), Mariasun Landa (Jakiunde). Moderatzailea: Mari Luz Esteban (EHU).
  • Mahai-ingurua: Irakaslea, lankidea eta laguna. Txemi Apaolaza (EHU), Jaime Altuna (EHU), Ususko Vivas (EHU); Carmen Gregorio (Granadako Unibertsitatea). Moderatzailea: Carmen Díez Mintegui (EHU).
  • Mikro irekia eta itxiera: Margaret Bullen eta Miren Urquijo
  • Bertsolaria: Jexux Mari Irazu Muñoa
  • Musika: Alain Garcia, Edel Telletxea, Joxe Zeberio

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!