Josu Urrestarazu eta Maddi Olaetxea izan dira irabazleak

Ataria 2025eko irailaren 27a

Asteasuko I. Mendi Duatloia giro ederrean egin dute, eta Urrestarazuk eta Olaetxeak lortu dute garaipena banakakoan. Erreleboka irabazlea Aitor Aizkorbe eta Koldo Herrera bikoa izan da.

Eguraldi ederrarekin, agian kirolari batzuentzat beroegi, Elizmendiko auzoan jokatu da Asteasuko I. Mendi Duatloia, Anttine elkarteak antolatuta. XV. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko lehenengo proba izan da, eta gizonezkoetan Josu Urrestarazu (1.25.13) izan da azkarrena, bigarren Paul Bereziartua (1.25.55) eta hirugarren Alberto Gomez del Rio (1.27.56). Eskualdeko azkarrena Aitor San Sebastian zizurkildarra izan da, seigarren postuarekin (1.30.15). Emakumezkoetan Maddi Olaetxeak (1.51.26) irabazi du, bigarren Ainhoa Marquinez (2.00.37) izan da eta hirugarren Nekane Pradera (2.03.24). Guztira lau emakumezko atera dira proba guztia egiteko, baina batek bertan behera utzi du.

Erreleboka Aitor Aizkorbe eta Koldo Herrera izan dira azkarrenak (1.20.21). Bigarren sailkatu dira Jon Aldalur eta Andoni Egiguren bidaniarrak (1.26.58), eta hirugarrenak Unai Esnaola eta Haritz Artano (1.27.15) izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!