Baikok ez dio hitzarmena berritu Elizegiri

Ataria 2025eko martxoaren 12a

Iturria: Baiko

Asteasuko Iker Elizegi pilotariak datorren martxoaren 29an jokatuko du bere azken partida Baiko Pilotarekin, Tolosako Beotibarren. 

Asteasuarrak 2020an egin zuen debuta Asteasuko Usarrabi pilotalekuan eta ordutik hona ia 150 partida jokatu ditu, azken partida hil honen bukaeran jokatuko duelarik.

2022an, Promozio Mailako Binakako Txapelketako txapeldunorde izan zen, Joanes Bakaikoarekin bikotea osatuz; 8-22 galdu zuten Zabala eta Oier Etxebarriaren aurka.

Baiko Pilotak eskerrak ematen dizkio Elizegiri urte hauetan azaldu duen profesionaltasunagatik, eta etorkizunean zortea izan dezala opa dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!