Asteasuko haurrak sanferminetara bidean

Endika Apalategi Labayen 2025eko otsailaren 28a

Pello Errota herri eskolako ikasleek sanferminak gaitzat harturik Ostiral Mehea baliatu dute inauterietako emanaldia egiteko. Eskolatik plazara bitarte kalejiran joan dira, eta plazara iristean, udaletxeko balkoitik hasi dituzte inauteriak, pregoia irakurriz. Ondoren, plazan egin dituzte emanaldiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!