Elkartasun mezuz osatutako Palestinako bandera osatu dute ikasleek

Ataria 2025eko otsailaren 3a

Ikasle bakoitzak elkartasun mezu bat duen tximeleta bat egin du eta guztien artean Palestinako bandera osatu dute.

Joan den urtean hainbat familia eta guraso elkartek Gure haurrak ere badira ekimena jarri zuten martxan eta Palestinako haurren hilketa sistematikoa, haien bizi eta hezkuntza baldintzak eta oinarrizko baliabide falta jarri zuten mahai gainean; haurrak gerra helburu izan ez daitezen aldarrikatu eta genozidioaren amaiera eskatu zuten. Ordutik, hainbat ekimen jarri dituzten martxan.

Asteasun Kukute guraso elkarteak deituta eskola atarian argazki jendetsua zuten aurreko ikasturte bukaeran. Orain, Asteasuko Pello Errota herri eskolako ikasleek Palestinako bandera osatu dute. Ikasle bakoitzak elkartasun mezu bat duen tximeleta bat egin eta guztien artean Palestinako bandera osatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!