Ostiralean Asteasun auzolana zertarako nahi duten eta nola antolatu daitezkeen pentsatuko dute gogoeta jardunaldi batean. 19:00etan udaletxean bilduko dira eta Auzolagintza dokumentala ikusi ondoren egingo dute hausnarketa. Herriko hainbat eragilek bat egin dute deialdiarekin.
Igandean Asteasun egingo duten azokarekin lotu dute auzolanaren inguruko lanketa.