Martxan da Santamaña orientazio probaren bosgarren edizioa

Ataria 2024ko uztailaren 13a

Ohi bezala, bi proba mota prestatu dituzte: luzea, hots, hiru ordutan egitekoa, gehienez; eta motza, gehienez, bi ordutan egin beharrekoa.

Martxan da Asteasuko Santamaña orientazio probaren bosgarren edizioa. Ohi bezala bi kategoria prestatu dituzte: proba luzea, gehienez, hiru ordutan bukatu beharrekoa; eta motza, gehienez, bi ordutan egin beharrekoa. Txomin Isuntza antolakuntzako kideak azaldu du urtero berritzen dituztela ibilbideak: «Hiru orduko probaren %70 erabat berria da, aurrez ez da inoiz egin ibilbide hori. Eta bi ordukoan ere ia %60 baino gehiago ere berria da».

Antolatzaileak nabarmendu du «edonorentzako moduko» proba dela: «Joan den urtean Europako txapelduna etorri zen, eta proba luzea berehala bukatu zuen. Baina familiei ere bideratutako proba da: norberak ikusten du bere maila. Mapa jasotzen dute eta eurak zehazten dituzte helburuak».

Joan den urtean 150 parte hartzaile izan zituzten, guztira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!