Anttine eguna ari dira egiten gaur Asteasun. Goizean goizetik hainbat jarduera egin dituzte: familiarteko jolasak, eta herri kirolak crossfitaren aurka ikuskizuna. Eguerdian kantu-bazkaria izan dute herriko plazan eta arratsaldean egingo dituzte harria pisatzea eta karaokea, eta gauera begira, berriz, kontzertuek hartuko dute protagonismoa.