Frontoiko eta kiroldegiko instalakuntzen erabilera mugatuko dute grabazio lanengatik

Ataria 2024ko otsailaren 28a

Otsailaren 28tik martxoaren 10era herriko frontoia itxita egongo da Harri Herri telebista saioaren grabazio lanengatik.

Harri Herri ETBko programa Asteasuko frontoian grabatuko da martxoaren 1ean, 2an eta 10ean, 19:00etatik aurrera. Hori dela eta, otsailaren 28tik martxoaren 10era herriko frontoia itxita egongo da eta grabaketa egunetan kiroldegiko aldagela eta saunak mugatuak egongo dira 15:00etatik aurrera.

Bestetik, otsailaren 28an, egunean zehar, 08:00etatik aurrera frontoi ondoko aparkalekua ETBko kamioiek beharko dute, eta beraz, ordu horretarako hustu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!