Igeltsotegiko meategien egoerari buruzko bilera egingo dute

Ataria 2024ko otsailaren 21a

Igeltsotegiko meategien egoerari buruzko bilera informatiboa egingo dute ostiralean, otsailaren 23an, 19:00etan udaletxeko bigarren solairuan.

Asteasuko Igeltsotegiko meategiek 1969an itxi zuten beren jarduera. Orduz gero, urez beteta daude.

Azken urteetan ingurune horretan hainbat zulo agertu direla jakinarazi du udalak, eta momentu honetan, hainbat ikerketa egiten ari da Eusko Jaurlaritzako Meategien zerbitzuaren laguntzarekin.

Ikerketa horien emaitzen eta hartu beharreko neurrien berri emateko bilera irekia egingo dute, herritarrei informazioa zabaltzeko. Otsailaren 23an izango da, ostiralean, 19:00etan udaletxeko bigarren solairuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!