Jon Zubeldia eta Ainhoa Usandizaga izan dira azkarrenak Asteasuko Elkartasun Krosean

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko abe. 23a, 18:33

Asteasuko Elkartasun Krosaren zortzigarren edizioa jokatu da arratsaldean, Segundo Montes komunitateari laguntza emateko helburuarekin. Gizonezkoetan, Jon Zubeldia izan da azkarrena; emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Usandizaga.

Urte Zaharreko lasterketak prestatzeko aukera bikaina izan da arratsaldean Asteasun, VIII. Elkartasun Krosa egin baitute, El Salvadorreko Segundo Montes komunitateari laguntzeko helburuarekin. Izan ere, gaur bildu duten dirua bertara bideratuko dute. Izaera herrikoieko lasterketa izan ohi da Asteasukoa, eta aurten ere, bertako nahiz inguruko ia 150 lasterkarik parte hartu dute. 

Haur, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako lasterketak izan dira. Txikienek, 500 metroko ibilbidea osatu dute; infantilek, 2 kilometrokoa; kadeteek, 4 kilometrokoa; eta jubenil eta seniorrek, 6 kilometrokoa.

Ondorengoak izan dira lasterketa bakoitzeko lehen sailkatuak:

Haurrak: Ekhi Altuna eta Laida Irastorza.

Infantilak: Xabat Intsausti eta Bakarne Solaguren.

Kadeteak: Alex Fernandez (15.38). Kadete nesketan ez du inork parte hartu.

Jubenilak: Beñat Fernandez (21.04) eta Aratz Urkola (28.17)

Seniorrak:

Gizonak:

  1. Jon Zubeldia (19.00)
  2. Haritz Garin (19.02)
  3. Axier Mujika (19.20) 

Emakumeak:

  1. Ainhoa Usandizaga (23.48)
  2. Josune Alberdi (24.51)
  3. Marina Arsuaga (25.25)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!