2024ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabaldu dute

Ataria 2023ko urriaren 17a

Hilabete bati eta Asteasuko txoko bati lotuta egon beharko du aurkeztutako argazkiak; parte hartzaileen artean eguberrietako saski bat zozkatuko da.

Asteasuko Udalak datorren urterako egutegirako argazkiak aukeratzeko prozesua abiatu du. Urriaren 20ra arteko epea dago argazkiak aurkezteko eta lan horietako bakoitzak hilabete baterekin lotura eduki beharko du, eta aldi berean, Asteasuko txoko batekin.

Gehienez pertsona bakoitzak 12 argazki aurkeztu ditzake, jpg formatuan eta horizontala beharko du izan. Argazkiak CD batean edo USB giltza batean entregatu beharko dira udaletxean edota kultur etxean. Urriaren 20an amaituko da lanak aurkezteko epea.

Asteasuko Udalak aurkeztutako argazkien artean aukeraketa bat egingo du 2024ko egutegirako. Aurkezten diren lan guztien artean eguberrietako saski bat zozkatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!