Herriko ikastaroen inguruan galdetuko diete herriko emakumeei

Ataria 2023ko urriaren 11

Urriaren 15era arte bete ahal izango dira inkestak. 'Online' edota paperean bete ahal izango da galdeketa.

Asteasuko Udalak herrian eskaintzen diren ikastaroen inguruko lanketa egin nahi du eta horretarako, emakumeei zuzendutako inkesta bat sortu du.

Inkesta betetzeko bi bide jarri dituzte aukeran: helbide elektroniko batean sakatu eta galdetegia online betez; edo bestela paperean erantzunez, udaletxean, kultur etxean eta kiroldegian dauden inkestak hartuta. Paperean betetzen diren inkestak urriaren 15a baino lehen entregatu beharko dira.

Asteasuko Udalak herriko emakumeei dei egin die lanketa honetan parte hartzeko, udal ordezkariek esan dutenez, "azken helburua beraiei zuzendutako zerbitzuak hobetzea baita".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!