San Pedro jaien azken aurreko egunera iritsi dira Asteasun. Haurren eguna da gaurkoa eta goizean goizetik protagonistak izan dira herriko txikienak. Korrika egin ostean, plazan bildu dira marraztu eta xakean aritzeko, eta gozoki zorro bana jaso dute trukean, guraso elkartearen eskutik.
Frontoian ere izan dute festarako aukera. Puzgarriak izan dituzte, baita autoak gidatzeko edota pantailari begira dantzan aritzekoa ere. Festa amaitu ezin, eta bazkaltzen geratu dira bertan, hala nahi izan dutenak.
- Uztailak 1, larunbata. HAURREN EGUNA
- 11:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak: marrazkiak, xakea, krosa...
- 12:00-14:00. Puzgarriak.
- Ondoren. Haurren bazkaria.
- 15:00-17:00. Puzgarriak.
- 18:00. Patata tortilla txapelketa.
- 18:30. Sagardo dastaketa.
- 19:30. Herriko elektrotxarangaren emanaldia.
- 22:00. Kontzertuak: Erroka, Bad Sound eta DJ Reimy.
- Uztailak 2, igandea. JUBILATUEN EGUNA.
- 11:00. Meza.
- 11:00. Haurrentzat zirku tailerra Usarrabi frontoian.
- 13:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Iker Vicente. Harri-jasotzaileak: Lierni Osa, Lur Errekondo, Mikel Lopetegi Urra eta Paulo Azpiazu.
- 14:30. Jubilatuen bazkaria. Bertsolariak: Millan Telleria eta Sebastian Lizaso. Trikitilariak: Agurtzane eta Ion Elustondo.
- 18:30. Trikiti eta pandero eskolaren musika emanaldia.
- 20:00. Erromeria Agurtzane eta Ion Elustondorekin.
- 21:00. Sorginaren igoera.