Egitaraua:
- Ekainak 23, ostirala
- 21:00. San Joan bezperako sua eta dantza.
- Ekainak 24, larunbata
- 18:00. Oinkariren eskutik, herriko haurren dantza emanaldia.
- Ekainak 27, asteartea
- Denon artean. Txosna herrikoia martxan jartzera!
- 17:00-20:30. Frontenis txapelketako finalak Usarrabi frontoian.
- 21:30. Txintxon eta Mus txapelketa. 21:30-21:55 izen emateak (bikotekide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon behar du).
- Ekainak 28, asteazkena
- 16:00. Herriko haurren futbol 7 txapelketa Lamiategin.
- 18:00. Lagunarteko Herri Kirol Lehia.
- 20:00. Txupinazoa (Mundu Bat Asteasuko kideen eskutik) eta sorginaren jaitsiera.
- Jarraian. Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin.
- 21:00. Herri afaria.
- Ondoren. Laskotxarangarekin dantza.
- Ekainak 29, osteguna. SAN PEDRO EGUNA
- 10:00. Diana.
- Ondoren. Dantza-soka.
- Jarraian. Pilota eskolako alebin eta benjaminen finalak eta hamaiketakoa.
- 18:00. Kalejira: Herriko trikitilariak, txistulariak, koroa, buruhandiak eta erraldoiak.
- 22:30. Bertso saioa: Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai- jartzailea: Igotz Alkorta.
- Ondoren. Erromeria Laiotz taldearekin.
- Ekainak 30, ostirala. KUADRILLEN EGUNA.
- 11:00. Magia Parrastan ikuskizuna, Andoni ItunĚorekin, Usarrabi frontoian.
- 13:00. Ikurrinaren aldeko ekitaldia.
- 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
- Ondoren. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- 18:30. Apar festa, Lamiategin.
- 19:30. Elektrotxufla elektrotxarangaren emanaldia plazan.
- 22:00. Suzko zezena.
- Ondoren. Kulturarteko gaua: Tropicana Sound, DJ Fresa Morango eta sorpresaren bat edo beste...
- Uztailak 1, larunbata. HAURREN EGUNA
- 11:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak: marrazkiak, xakea, krosa...
- 12:00-14:00. Puzgarriak.
- Ondoren. Haurren bazkaria.
- 15:00-17:00. Puzgarriak.
- 18:00. Patata tortilla txapelketa.
- 18:30. Sagardo dastaketa.
- 19:30. Herriko elektrotxarangaren emanaldia.
- 22:00. Kontzertuak: Erroka, Bad Sound eta DJ Reimy.
- Uztailak 2, igandea. JUBILATUEN EGUNA.
- 11:00. Meza.
- 11:00. Haurrentzat zirku tailerra Usarrabi frontoian.
- 13:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Iker Vicente. Harri-jasotzaileak: Lierni Osa, Lur Errekondo, Mikel Lopetegi Urra eta Paulo Azpiazu.
- 14:30. Jubilatuen bazkaria. Bertsolariak: Millan Telleria eta Sebastian Lizaso. Trikitilariak: Agurtzane eta Ion Elustondo.
- 18:30. Trikiti eta pandero eskolaren musika emanaldia.
- 20:00. Erromeria Agurtzane eta Ion Elustondorekin.
- 21:00. Sorginaren igoera.
Asteasuko Udalak aurten atera duen festetako egitaraua Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egina izan da aurten ere. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.
AGURRA
PILI LEGARRA
ALKATE ANDREA
San Pedro jaiak bertan ditugu eta guztiz aprobetxatzeko egunak dira. Modu asko daude jaiaz gozatzeko, bakoitzak berea aukeratuko du noski, baina beti ere elkar errespetatuz egitea nahi genuke, denon interesak erabat lotzea beti erraza ez bada ere.
Legegintzaldi berri baten aurrean gera eta Udala jende berriarekin osatu da ere. Indarberrituta gatoz eta aurretik zinegotzi izan direnek, herritar eta eragile ugarirekin batera antolatu duten aurtengo egitaraua duzue orri hauetan. Une hau aprobetxatu nahi dut denei esker beroena emateko, egin duten lanagatik herriaren alde.
Herriko jaiek dakarten atsedenaldi edo tarteak duen garrantziaz jakitun, utzi zamak alde batera eta gozatu egun hauetaz. Denon artean egin ditzagula gure festak, berdinzaleak, aniztasuna errespetatzen dutenak eta kalean giro ona eta sanoa irudikatzen dutenak, atseden hartu nahi dutenena tartean.