Gaueko autobus zerbitzu berezia Asteasuko festetara gerturatzeko

Ataria 2023ko ekainaren 29a

Bihar eta larunbat gauean Asteasuko San Pedro jaietara gerturatzeko gaueko autobus zerbitzu berezia egongo da.

Gaueko autobus zerbitzuak Zizurkil, Villabona, Irura, Anoeta eta Tolosan izango ditu geldialdiak. Tolosatik 20:30ean eta 21:40ean aterako dira autobusak Asteasura joateko, eta Asteasutik Tolosara joateko 22:20ean, 04:00etan, 05:00etan, 06:00etan (bi autobus aterako dira) eta 07:00etan aterako dira.

  • Tolosa-Asteasu:
    • 20:30ean eta 21:40ean-Tolosa
    • 20:40ean eta 21:50ean-Anoeta
    • 20:42ean eta 21:52ean-Irura
    • 20:50ean eta 22:00etan-Villabona
    • 20:55ean eta 22:05ean-Zizurkil
    • 21:00etan eta 22:10ean-Asteasu
  • Asteasu-Tolosa
    • 22:20ean, 04:00etan, 05:00etan, 06:00etan eta 07:00etan-Asteasu
    • 22:25ean, 04:05ean, 05:05ean, 06:05ean eta 07:05ean-Zizurkil
    • 22:30ean, 04:10ean, 05:10ean, 06:10ean eta 07:10ean-Villabona
    • 22:38ean, 04:18ean, 05:18ean, 06:18ean eta 07:18ean-Irura
    • 22:40ean, 04:20ean, 05:20ean, 06:20ean eta 07:20ean-Anoeta
    • 22:50ean, 04:30ean, 05:30ean, 06:30ean eta 07:30ean-Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!