2011tik betetzen duen karguan berretsi dute Pili Legarra

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Asteasu Batuz taldeak zinegotzi bat gehiago izango du agintaldi berrian; Aitziber Egaña izango da zinegotzi jeltzale bakarra.

Asteasu Batuz taldeak irabazi zituen udal hauteskundeak joan den maiatzaren 28an, 2019an baino 12 boto gehiago eskuratuta. Aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gehiago izango du taldeak udalean, zortzi guztira. EAJk zinegotzi bakarra izango du.

Bederatzi hautetsiek gaur hartu dute zinegotzi kargua udaletxean egin duten osoko bilkuran. Laugarren aldiz aginte makila Pili Legarrarentzat izan da.

Asteasuko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Maria Pilar Legarra Cortajarena (Asteasu Batuz)
  2. Larraitz Alkorta Aizpurua (Asteasu Batuz)
  3. Pedro Maria Izagirre Sarasola (Asteasu Batuz)
  4. Aitor Usandizaga Izaguirre (Asteasu Batuz)
  5. Amaia Agirre Arrastoa (Asteasu Batuz)
  6. Xabier Roteta Erkizia (Asteasu Batuz)
  7. Iosu Arrikarte Otegui (Asteasu Batuz)
  8. Leire Olano Jimenez (Asteasu Batuz)
  9. Aitziber Egaña Callejo (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!