Pili Legarraren laugarrena Asteasun

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur bederatzi zinegotzi aukeratu dituzte Asteasun. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Pili Legarra Cortajarenak laugarrenez izango du Asteasuko alkate makila, Asteasu Batuz taldeak 511 boto eskuratuta. Bigarren, EAJ geratu da, 126 botorekin. Baliogabeak 8 boto izan dira, 7 zuri eta %43,96-eko abstentzioa izan da. Pili Legarra herritarren babesa jasotzeagatik «oso pozik» agertu da. «Eskertuta nago herritarrei eta honek izugarrizko indarra ematen dio gure taldeari lanean jarraitzeko. Beteko dugu hartu dugun konpromisoa».

 

Hemen gaurko informazio guztia.

Asteasuko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Maria Pilar Legarra Cortajarena (Asteasu Batuz)
  2. Larraitz Alkorta Aizpurua (Asteasu Batuz)
  3. Pedro Maria Izagirre Sarasola (Asteasu Batuz)
  4. Aitor Usandizaga Izaguirre (Asteasu Batuz)
  5. Amaia Agirre Arrastoa (Asteasu Batuz)
  6. Xabier Roteta Erkizia (Asteasu Batuz)
  7. Iosu Arrikarte Otegui (Asteasu Batuz)
  8. Leire Olano Jimenez (Asteasu Batuz)
  9. Aitziber Egaña Callejo (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!