Gaurtik aurrera eman ahal izango da izena I. Anttine Trail mendi lasterketan

Ataria 2023ko otsailaren 7a

Martxoaren 11n izango da proba, 10:00etan hasita. Iturriotzetik Herniora kronoigoera egingo dute lasterkariek, lau kilometrokoa eta 482 metroko desnibel positiboarekin.

Urte berria hastearekin batera, Aiztondo bailarako gazte ekintzaileek Anttine elkartea sortu zuten, Anttine egunaz gain, urtean zehar bestelako ekitaldi batzuk antolatzeko. Ekitaldi horietako bat I. Anttine Trail mendi lasterketa izango da, martxoaren 11n, 10:00etan hasita. Asteasuko Udalarekin batera antolatu dute, eta Iturriotzetik Herniora kronoigoera egingo dute lasterkariek, lau kilometrokoa eta 482 metroko desnibel positiboarekin.

Gaur 21:00etatik aurrera eman ahal izango da izena probarako, esteka honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!