Asteasuko gaztak zilarrezko saria eskuratu du Frankfurten

Ataria 2022ko abenduaren 11

Asteasuko Goine Berri gaztandegiko Yrula gazta trufadunak lortu du saria Alemanian.

Alemanian egiten duten nazioarteko lehiaketan Asteasuko Goine Berri gaztandegiko kideek zilarrezko saria eskuratu dute, Yrula gazta trufadunarekin. Azaroan, Tolosan ospatutako Esneki festan, Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa egin zuten eta ordukoan ere Asteasuko gaztak lortu zuen sari nagusia, aurkeztutako 100 gazta eta jogurten artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!