Miren Uzkudun Tapia zoriondu dute bere 100. urteurrenean

Ataria 2022ko azaroaren 16a

Raketista izandakoa da eta 'Asteasu' izenarekin jokatu izan zuen mundu osoko frontoietan. Azaroaren 15ean bete zituen 100 urte eta herriko udal ordezkariak gerturatu zitzaizkion zorionak ematera.

Azaroaren 15ean Miren Uzkudun Tapiak 100 urte bete zituen. Raketista izandakoa da Uzkudun eta Asteasu izenarekin ibili zen, besteak beste, Mexikon, Kuban, Bartzelonan eta Tenerifen.

Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Joseba Gomez Gizarte zerbitzuetako zinegotzia Uzkudunen etxera hurbildu ziren asteartean Uzkudun zoriontzeko eta hari lore sorta bat emateko.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!