Mujika eta San Sebastian, apustuko garaile

Ataria 2022ko irailaren 20a

Zortzi bikoteren arteko apustua egin zuten larunbat goizean Asteasun. Bizikletaz Iturriozera bata eta korrika Hernioko gurutzera bestea, horixe zen erronka.

Iosu Mujika eta Aitor San Sebastian izan ziren azkarrenak. Mujikak egin zuen Asteasuko plazatik Iturriotzerako bidea bizikletaz eta San Sebastiani eman zion erreleboa Herniora igotzeko.

Bien artean, 51.51ko denbora egin zuten. Saltsa pizteko moduko amaiera izan zuen apustuak, izan ere, Herniora iristen azkena, zortzigarren korrikalaria, hiru minutu eta erdira iritsi baitzen. Tartean helmugaratu ziren gainerakoak.

Bazkaria zegoen jokoan, eta egunean bertan aprobetxatu zuten jokoan zegoena, guztiak batera sagardotegira bazkaltzera joanda.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!