Zortzi bikote ariko dira lehian larunbatean. Emakumeen bikotea 09:40ean irtengo da Asteasuko plazatik. Beste sei bikoteak, gizonezkoenak, 18 minutu beranduago irtengo dira. Bizikletaz Iturriotzera joan beharko dute eta han korrikalariari erreleboa eman. Herniora iristen den lehenak eramango du apustua etxera, edo kasu honetan, sagardotegira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?