Iker Elizegik Binakako Promozio Mailako Txapelketa jokatu du

Ataria 2021eko azaroaren 20a

Binakako Promozio Mailako Txapelketan parte hartuko duten pilotariak. BAIKO

Atzelari asteasuarrak Bakaikoa II.a izango du aurrelari. Gaur jokatuko dute lehen partida Larrazabal-Salaverri II.a bikotearen aurka.

Baikok bere koadroko zortzi pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Zubizarreta III-Eskiroz, Larrazabal-Salaverri II, Alberdi-Uriondo eta Bakaikoa II-Elizegi. Helburu berarekin, ASPEk Victor-Gaskue, Zabala-O.Etxebarria, Egiguren V-Untoria eta Salaberria-Erostarbe aurkeztu ditu.

Zazpi jardunaldiko bi itzuli egingo dituzte, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligaxkan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Final handia martxoaren 27an izango da Labriten.

Erasun, Eskirozen ordezko

Atzo hasi zen Binakako Promozio Mailako Txapelketa, eta Jon Erasun zizurkildarrak Eskiroz ordezkatu zuen. Zubizarreta III.a aurrelari zuela, Erasunek partida irabazi zuen, Alberdi-Uriondo bikoari 18-22 irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!